hobi septiko
- 1. Ingur.
- sin. putzu beltz, putzu septiko
Estolderiarik ez den tokietan hondakin-urak jaso eta arazteko lurpeko instalazioa. Bi atal ditu: lehenean solidoak bereizi eta horien gai organikoen deskonposizio anaerobioa egiten da (produktu disolbagarriak lortu arte); bigarrenean, berriz, iragazki biologiko bidez deskonposizio aerobioa egiten da. Ondoren likido araztua kanporatu egiten da.